XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esaidazu!Familien bakea ta batasuna lortuteko, zegaitik da ba errosarioa otoitzik egokiena?
Errosarioa errezetan dogunean, Jesus eta Mariaren bizitzako misterioak gogoz ausnartuten doguz gure arima barruan, kristiñau erlegiñoko otoitzik ederrenak
Beste edozein oraziñotan baiño obeto, familiako errosarioan egiten dira bat gure burutaziñoak, sentimentuak eta asmoak.
Ain zuzen-bere, familien batasunerako, bear bearrekoa da arimen alkartasuna.
Jesus eta Mariaren bizitzako misterioen bitartez, batzan errezetan dan errosarioak, pentsamentu, asmo ta sentimentu bardintsuak sortu eragiten ditu familiako lagun guztietan; eta onelan, lotu egiten dauz euren arimak maitasun eta sakrifiziozko lokarriakaz, eta aseguratu egiten ditu familiaren batasuna ta iraupena.
Pio XII
Aita Peyton